Ulaciak irabazi du azken derbya (51-66)

img
Nerea Soraluze (27 ptos / 25 valoración)

Bidebietan egundoko partida ikusi ahal izan zen eta gure neskek azken laurden bikain bati esker irabazi ahal izan zuten. David Martin egotzi izanak Easo lekuz kanpo utzi zuen eta garaipen aukerarik gabe utzi zuen. Engainura eraman dezakeen emaitza, lehen hiru laurdenetako parekotasuna ikaragarria izan baitzen.

Bi talde gipuzkoarrek egundoko kirol eta lehia ikuskizuna eskaini ziguten larunbatean Donostian. Probintziako bi generazio onenek kalitate handiko norgehiagokak utzi dizkigute denboraldian zehar eta argi zegoen larunbatekoak ere itxura bera edukiko zuela.

Lehen bi laurdenetan defentsako lana izan zen protagonista nagusia, bai Easok eta baita Ulaciak ere lan gogorra egin zuten atzean eta noblezia eta kontzentrazio masterra eman ziguten bi taldeek. Argi zegoen desgaste handiko partida izango zela eta mentalki talde indartsuenak irabazteko guztiak izango zituela ematen zuen. Erasoan bi taldeek anbizio guztiarekin bilatu zuten uztaia; donostiarrek jaurtiketa gehiago egitea lortu zuten, baina bataz bestekoak ez ziren onak izan. Ulaciak berriz efikazia bikaina erakutsi zuen, etxekoen defentsako hutsak pazientziarekin bilatu baitzituen. 11 eta 15 eta 11nako berdinketa izan ziren lehen bi partzialak.

Hirugarren laurdenak aurreko bien antza izan zuen hasierako minutuetan, baina donostiarrek oraindik eta defentsa sendoagoa erakutsi zuten. Ulaciaren bataz bestekoak jaisten hasi ziren, eta beste aldean ordea Easo hiruko marratik asmatzen hasi zen. Gure nesken kontzentrazioak indarra galdu zuen laurdeneko azken bi minutuetan eta Easo hazi egin zen. Peredaren jaurtiketa libre batek Ulaciaren abantaila minimoan utzi zuen (35-36) eta partzialean garaile izatea ahalbidetu zien etxekoei 13 eta 10.

Urduritasuna agertzen hasi zen azken laurdenean. Bai Easo eta baita Ulacia ere markagailuaren presioa jasaten hasi ziren eta lehen erasoetan ataskatu egin ziren. Epaileen erabaki batzuk ez zituzten gogo onez hartu etxekoen aulkian, Davidek bigarren teknika jaso zuen laugarren minutuan eta kanporatua izan zen. Ulaciak etxekoen nahasmena aprobetxatu zuen 0 eta 12ko partziala egiteko eta partida guztiz apurtu zuen, donostiarrek besoak jaitsi zituzten eta gure neskek errentagarri bihurtu zituzten hutsak egiten amaitu zuten. Baina Easok lehiakortasuna odolean sartuta daukala erakutsi zuen, hustu egin zen eta amaiera arte borrokatu zuen. Iraurgiko neskek haizea alde zutela jokatu zuten eta garaipena eramaten amaitu zuen. 16 eta 30eko partziala alde.

Bosgarren garaipena erreskadan Euskal Ligako gure neskentzat. Hurrengo partida Azpeitian jokatuko dute Gernikaren kontra, larunbatean 16:00tan. Lehen postua eta Lauko Finaleko antolakuntza egongo dira jokoan. Ulaciak 14gatik irabazi zuen joanekoan (35-49) eta guztia du alde bi gauzak lortzeko, eta gure neskek seigarrena jarraian eskuratu nahi dutenez hustu egingo dira.

Guztiak gonbidatuta zaudete!!

Egurre Ulacia!!!!