LANA EGIN, GOZATU ETA IRABAZI

img

Sammic-ek Liga Erregularreko bere azken partida jokatuko du larunbat honetan Zaragozan El Olivar taldearen aurka. Bai gipuzkoarrek eta baita Zaragozakoek ere erabakita dute guztia eta ez dute ezer jokoan, beraz tramite hutsala izango da…, edo ez.

Larunbateko Azpeitiko garaipen sufritua eta gero, denboraldiko bigarren helburua bete denez, normalena erlaxatzea litzateke eta Zaragozara garaipen pretentsio handiegirik gabe joan eta hiri atsegin batean arratsalde gozo bat pasatzeko asmoarekin joan. Baina taldeak argi dauka ez duela etxekoen kontra segundo bat bera ere galdu nahi eta partida topera aprobetxatu nahi du. Playoff-ak ate joka daude eta gurea bezalako talde batek ezin ditu lagunarteko on bat bezalako partidak alferrik galdu.

Caesaraugustako kurtsoko kide eta lagun handi bat guztiz harritu zen gure asmoa topera aprobetxatzeko asmoa geneukala adierazi nionean eta hurrena galdetu zidan: “Urrezko Leb Ligara igotzeko asmoa duzue ala?”. Zergatik ez pentsa hori izan daitekeela denboraldi honetako kirol proiektuak betetzeko eduki dezakeen hirugarren helburua, nahiz eta ez den lehentasun bat. Guk Urrezko Leb ligan jokatzeko kirol igoeraz gain hainbat faktorek jokatu beharko lukete gure alde, Iraurgiren menpe ez dauden faktoreak zoritxarrez.

Proiektu gipuzkoar honen filosofia beti izan da astez aste joatea, partidaz partida, igandeko partidan ez den beste ezertan pentsatu gabe. Sasoi oso onean gaude, baina hori eguneroko lan gogorraren fruitua da, anbizioaz eta umiltasunaz bustita. Ikerrek eta Xabik argi daukate horrek behar duela izan filosofia eta horrela izaten jarraitu behar duela denboraldi amaiera arte, bukatzen dugun postuan bukatzen dugula. Tontakeria litzateke igoera guztion aho eta burutan ez dagoela esatea, Iraurgi zaleek gure gladiadoreak zerua nola ukitzen duten ikusi nahi dute, hala da, baina ezin dugu ahaztu denboraldi hasieran gure helburu nagusiena mailari eustea zela, Zilarrezko Mailan beste urtebetez mantendu ahal izatea, eta ez Urrezko Leb ligara igotzea.

Larunbateko oso partida garrantzitsua izango da jokalari batzuendako. Ikerrek minutu asko izan dituzten eta atsedena behar duten jokalari batzuk dosifikatuko ditu eta nahiz eta jokatuko duten, minutu asko emango dituzte aulkian. Postu guztietan errotazio zabala egiteko egun aproposa da, normalean minutu gutxiago izaten dituztenek aurrerapauso bat eman eta playoffetara begira minutu gehiago eska dezaten ezin hobea. Ligako ezusteko izatera eraman gaituen bertute nagusia hori izan da, TALDE BAT izan garela.

Zaragozako partida amaitzen denean lehen kanporaketako aurkaria zein den jakingo dugu. Zornotza eta Unicajaren bigarren taldea dira bi hautagaiak. Bizkaitarrek Xuven-i Zornotzan irabazi eta Unicajak Marinen galtzea beharko luke. Malagarrek irabaztea nahiko dute bederatzigarren amaitzeko, baina galduko balute eta Xuven Cambadosek Zornotzari irabaziko balio galiziarrak izango lirateke lehen aurkari.

Lehen kanporaketak data ofizialak ditu jada:

2016/04/13 (ASTEAZKENA) Azpeitian

2016/04/16 (LARUNBATA) kanpoan

2016/04/19 (ASTEARTEA) Azpeitian

Baina lan egin dezagun larunbatean Zaragozan, segi dezagun disfrutatzen kantxan eta gauzak batzen jarrai dezagun, eta den noski irabazten saiatuz, noski!!

Egurre Sammic!!!!