KLUB ARRATSALDE BAT

img

Larunbatean Azpeitiko kiroldegian bi partida onekin disfrutatzeko aukera edukiko dugu, gu re bi talderen etorkizun hurbilean zer esana edukiko duten bi partida.

Denboraldia oso momentu garrantzitsuan dago Iraurgiko talde gehientzat, baina larunbatean Azpeitian jokatuko diren bi neurketek inportantzia nabarmena dute klubaren kirol interesei dagokienez.

Autocares Ulaciak Gernika KESB izango du aurkari. Euskal Ligako gure kadete neskak sekulako denboraldia burutzen ari dira eta sailkapenean aurreneko postuan daude. Gernikarrak hautagai sendoa dira maila honetako Lauko Finalean kontrario izateko. Joaneko partidan Ulaciak 35 eta 49 irabazi zuen etxetik kanpo. Badirudi emaitza “erosoa” dela, baina egiari zor, gure neskek amaiera arte gogor borrokatu behar izan zuten garaipena lortzeko, bizkaitarra talde handia baita.

Larunbatean lehen postua egongo da jokoan eta horrek suposatzen du Lauko Finaleko antolatzaileak izatea ere jokoan dagoela. Ez dago esan beharrik, Euskadiko Txapeldun titulua etxean jokatu ahal izateak sekulako gorakada emango liokeela bai taldeari eta baita klubari ere.

Bigarren zita ere ikusgarria da eta asko dago jokoan. Gure aurkaria Askartza izango da, Leioan lau luzapenen ondoren garaitzeko kapaz izan ginen taldea (106-110). Disdira Bitxitegiak gaur egun hirugarren postua okupatzen du, Atco San Sebastian garaipen bakarrera dutela eta igoera zuzenean lortzeko hautagai sendoena den Egües talde nafarra hirura. Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan Alex Astigarragaren mutilek begiz jota dute bigarren postua, plaza horrek Lauko Finala antolatzea ekarriko bailuke berarekin.

Disdira oso sasoi onean iritsiko da liga erregularraren azken tramu honetara. Gorabehera batzuen ondoren (horren talde gaztean gauza guztiz normala) “behar den momentura” morala gainezka dutela eta Lauko Finalean anfitrioi izateko gogo biziz iristen dira. Gure mutilentzat bost final, iaz Zurtek lortutakoa errepikatzeko.

Bi zita benetan politak, erakargarriak eta ez galtzeko modukoak. Klubetik zalego guztiari dei bat egin nahi zaio: GUZTION LAGUNTZA BEHAR DUGU!!

Harmailak bete behar ditugu, gure harrobiari laguntza eta bultzada eman behar diogu momentu garrantzitsu hauetan. Larunbatekoa KLUB ARRATSALDE BAT bihurtu dezagun guztion artean.

Egurre Iraurgi!!!!