Seigarren garaipena jarraian (68-76)

img

Sammicek Simply garaitu du Zaragozan eta Liga Erregularra 6 garaipen erreskadan lortuta itxi du. Iker Buenoren mutilak intentsitate gehiagorekin irten dira kantxara eta markagailuan aurretik ibili dira momentu oro.

Gaur Sammic-e etxeko lan asko zituen egiteko eta ia guztiak egiten amaitu du. Gutxiago jokatzen dutenen eguna zen eta jokalariek gogotsu hartu dute erronka, partidako bataz bestekoek esaten duten moduan. Semplek eta Marciusek testigua utzi diote Segurola eta Sarasolari eta hauek ondo bete dute bere lana, beraien lana palyoffei begira oso garrantzitsua izan daitekeela erakutsiz.
Guztiak egon ziren ondo, aipatzekoa da Skouenen baja gripe handi baten ondorioz, eta baita Orozen 11 puntuak biko jaurtiketetan %80eko bataz bestekoarekin, eta Segurolaren 8 puntu eta 9 erreboteak.
Iker gustura gelditu da taldeak egindako lanarekin.
PARTZIALAK: 12-17 / 17-25 (42-29) / 23-18 / 16-16
SAMMIC ISB: Sarasola (4), Oroz (11), Arenaza (8), Gutiérrez (8), Maiza (7), Segurola (8), Guridi (9), Marcius (8), Semple (13), Cirkovic.
Sammicek historiarako liga erregularra itxi du aurtengo Zilarrezko Leb ligan. Lehen aldiz historian klubak bigarren postuan amaitu du 19 eta 7ko balantzearekin, eta hirugarren sailkatua (Araberri) bi partidara utzita gainera. Bigarren plaza honek Playoffetan gure etxean partida asko jokatzeko aukera ematen digu. Marin eta gero lehiaketako talde erregularrena izan garela erakutsi dugu. Gure PROIEKTU GIPUZKOARRAK lanaren, konstantziaren eta umiltasunaren bidez gainontzeko taldeen errespetu osoa irabazi du.
Baina honek ez du etenik eta asteazken honetan Unicajaren bigarren taldearen kontra hasiko ditugu playoffak. Malagarrek Marinen irabazi dute (70-78) eta playoffetan sartzea lortu dute. IF Clinicas Rincon talde gaztea baina talentuz jositakoa da, presiorik gabe jokatuko duena, sustoa emateko kapaz den taldea.
Baina Unicajan bihartik aurrera pentsatuko dugu, bizitzak aurrera darrai eta.
Gaur, gure taldeaz arro gaudela lo egin behar dugu.
Iraurgitaz arro.
Egurre Sammic!!!!