Junior mailako mutilen Lauko Finala Azkoitia/Azpeitian

img

Azkoitiko kiroldegiak Junior Mutilen Euskal Ligako final-erdiak hartuko ditu asteburu honetan. Baskoniak eta Easok antolatzeari uko egin eta gero, Iraurgik etxean borrokatu ahal izango du tituluaren bila. Finala, igandean jokatuko da 12:00tan, Azpeitian.

Glualek hirugarren amaitu du txapelketako azken fase hau. 7 garaipen eta 3 porrotekin, Ander Arrutiren mutilak morala topera dutela eta saskibaloi askorekin barnean aurkeztuko dira Lauko Finalera. Azken fase honetako hasiera ez zen oso ona izan. Unamunori irabazi zion Glualek lehen jardunaldian, baina gerora Baskonia liderrarekin 60 eta 54 galdu zuen eta Azkoitian Easorekin 53 eta 81.

Gerora jarraian eskuratutako lau garaipenek (Baskonia horietako bat izanda ganera), berriz ere gora ekarri zuten Glual, Lauko Finala ziurtatuz eta azken jardunaldian Easoren aurkako partidari moralez topera aurre egiteko gogoz. Baina Easokoek sekulako kolpea eman zieten gure mutilei Bidebietan (63-37), Easo gozakaitz agertu da Iraurgiren kontrako partidetan.

Larunbatean berriz ere Easo edukiko dugu aurkari eta Ander Arrutik argi dauka denboraldiko partida hori izango dela, Iraurgik kantxa faktorea aprobetxatu beharra daukan partida finalean sartu eta tituluaren borrokan sartzeko. Glualek jokalari guztiak izango ditu prest, igandean tituluaren borrokan egoteko egundoko ilusioarekin gainera.

Zita oso garrantzitsua Azkoitiko kiroldegian, eta guztiak gonbidatuta zaudete gure Junior Mutilen Euskal Ligako taldeari behar duen bultzada ematera Iraurgirentzat urteko lehen titulua izango zenaren bila. Gure betiko aurkariaren kontrako egundoko partida, bertaratzen direnak gozatzen jarriko dituena ziur.

Egurre Glual!!!!

JUNIOR MUTILEN LAUKO FINALEKO EGUTEGIA

LARUNBATA /2016/04/16. AZKOITIKO KIROLDEGIA

10:00tan: Easo “A” (2garrena) Vs Glual ISB (3garrena)

12:00tan: Fundación 5+11 (Lehena) Vs Ziorkontrol Getxo (4garrena)

IGANDEA 2016/04/17. AZPEITIKO KIROLDEGIA

12:00tan: FINALA