Titulua errepikatzeko gogoz

img

Aranurrek asteburu honetan Junior Nesken Euskal Ligako Lauko Finala jokatuko du Bilbon. Luisen neskek iazko loriak errepikatzea bilatuko dute baina ez da bat ere lan erraza izango. Nahiz eta lehiaketa sasoiko amaitu duten, larunbatean duten guztia eman beharko dute finalera iristeko.

Aranurrek txapelketaren bigarren fasea saskibaloi asko duela erakutsiz amaitu du. Juniorrek 6 garaipen erreskadan lortu dituzte. Easoren aurka galdu zuten lehen jardunaldian (57-56) eta laugarrenean Loiola Indautxuren kontra (59-64), Lauko Finaleko anfitrioia. Bigarren porrot horren ondoren taldeak dinamika txarrari buelta ematen jakin izan zion eta Bilboko zitara kirol maila oso altuan iritsiko da.
Larunbatean 11:00etan Easoren kontra jokatuko dute, aurreko bi fasetan garaipenetara berdinduta amaitu duten aurkaria berau. Lehenengoan etxetik kanpo irabazi zuen (61-62) eta Azkoitian galdu (49-52). Bigarrenean alderantziz izan zen, Donostian galdu zuen (57-56) eta Azkoitian irabazi (56-52). Emaitza hauei so eginez gero, final-erdirik parekatuena izango dela ikusiko dugu eta bi taldetatik edozeinek lor dezakeela garaipena. Gipuzkoako bi generazio onenak aurrez aurre.
Gure neskak, Espainiako txapelketa ate joka dagoen honetan, morala topera dutela joango dira zita honetara eta bigarren urtez jarraian Euskadiko Txapeldun izateko gogo biziz. Duten onena mena beharko dute, argi dago, baina Aranurri gustatzen zaio zailtasunei aurre egitea eta lehiaketaren momentu garrantzitsuenetan beti aurkitzen dugu onena emateko prest. Beraz, seguru ez gaituztela huts egingo.
Egurre Aranur!!!!
JUNIOR NESKEN LAUKO FINALEKO EGUTEGIA
LARUNBATA 2016/04/16. JESUITAS KIROLDEGIA (BILBO)
11:00tan: Aranur ISB (2garrena) Vs Easo DBN (3garrena)
13:00tan: Loiola Indautxu (Lehena) Vs Tabirako Baqué (4garren)
IGANDEA 2016/04/17. JESUITAS KIROLDEGIA (BILBO)
10:00etan: FINALA