Atlético San Sebastian 56 - DISDIRA BITXITEGIA ISB 48

img

Jokatzea gustatzen den horietako partida geneukan aurrean, nahiz eta bagenekien oso gogorra izango zela. Bigarren postua zegoen jokoan eta azken emaitzak ez digu helburu hori lortzen lagunduko.

Partida , orokorrean, oso intentsua izan zen defentsan bi taldeen partetik, uste dut atzeko lanean oso ondo ari garela, bahiz eta partida honetan gehiegi kastigatu gintuzten erasoko errebotearekin (gure ahulgune nagusia), eta aspektu honetan hobetzen ez badugu asko kostako zaigu gelditzen zaizkigun partidetako bat irabaztea ere.

Partida guztiak oso dinamika antzekoa eduki zuen, Atleticok markagailuan agintzen zuen baina abantaila handirik lortu gabe. Bigarren zatian oraindik gehiago estutu ahal izan genuen gure defentsa eta horretaz gainera kanpotik ere asmatzen hasi ginen. 4 puntu goitik jartzera iritsi ginen baina gero ataskatu egin ginen eta horren erruz ezin izan genuen abantaila handiagorik hartu eta hori beraiek ondo aprobetxatu zuten.

Laurdenetako partzialak honako hauek izan ziren: 12-8, 13-14, 9-8 eta 22-18.

Aspektu positibo moduan esan dezakegu ez genuela deskonexiorik eduki eta 40 minututan izan ginela lehiakor, baina negatibo moduan defentsako errebote asko galdu genituen eta erasoan ez ginen nahikoa mingarri izan.

Hiru jardunaldi gelditzen zaizkigu liga amaitzeko. Larunbat honetan Valle de Egues etorriko da (matematikoki EBA ligara igoera Azpeitian lor dezakeena), oso talde serioa eta fisikoa, lidergoan bere sendotasuna erakusten ari dena. Lauko Finalean egoteko helburua beteta daukagu baina hurrengo hiru partidetan gauzak ajustatu eta hobetu beharra ditugu zita garrantzitsu horretara ahalik eta hobeen iristeko.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X.Aldalur (2), Lur (3), Jakes (10), Javi (6), Unai (6), Eneko (-), Ibarguren (-), Merketegi (4), Etxaniz (9), Beñat (3), Asti (5).