DISDIRA BITXITEGIA ISB 56 – Valle de Egues 54

img

Garaipen handia Azpeitian liderraren aurka lortutakoa azken segundoan zaplada batekin lortutakoa.

Partida oso intentsua izan zen, batez ere defentsako lanean, partida batzuk daramatzagu puntu asko sartu gabe, baina defentsa oso ona egiten ari garelako partidak aurrera ateratzen ditugu. Helburua defentsa honekin jarraitzea behar du izan denboraldi amaiera arte eta erasoan hobetu beharrean gaude, batez ere azken jokatzerako orduan.

Azken partidetan aurrean aurkitzen ditugun talde gehienek asko dute jokoan eta zonakako defentsan batean itxi ohi dira, Egüesek egin zuen moduan. Partida hasieran azkar jokatuta 15 eta 2ko partzial oso ona egin ahal izan genien 4 minututan. Partida osoan zehar defentsako errebotea kontrolatzeko kapaz izan ginen eta horrek joko aukera handiak eman zizkigun. Partzial horretatik aurrera, minutu askoan, zonan defenditu ziguten eta nahiz eta baloia ondo mugitu eta barneraketekin min egiten saiatu ginen, mina guri egin zigun. Bigarren aukerarik ere ez genuen eduki, Egüesek dituen pibot luzeekin errebotea ondo itxi zutelako.

Abantailari eustea lortu genion eta 17 eta 8ko emaitzarekin iritsi ginen lehen laurdenaren amaieran. Bigarren laurdena ere antzera joan zen eta 14-16 amaitu zen. Atsedenaldira +7 iritsi ginen (31-24).

Bagenekin ezin genuela huts “tontoak” egin Egüesek oso ondo aprobetxatzen dituelako, eta horregatik oso kontzentraturik irten behar genuen. Baina lehen hiru erasoetan hiru baloi galdu genituen eta hiru hiruko sartu ziguten, markagailuan aurre hartu gintuztelarik. Hortik aurrera saskiratze trukaketa batean sartu ginen eta oraingoan gure alde izan genuen zortea. Oso partida gogorra eta intentsua izan zen, erakutsitako karakterra entrenatzaile orori gustatzen zaigu eta oxala liderra garaitu izanak morala topera jartzen gaituen hemendik eta liga amaitu arte.

Orain, larunbatean, Durangoko Tabirakoren kantxan jokatzea egokitzen zaigu, 20:00tan. Ligako azkenaurreko jardunaldia izango da.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X.Aldalur (8), Lur (7), Jakes (14), Unai (8), Eneko (-), Merketegi (3), Etxaniz (7), Beñat (2), Asti (7), Zabarte (-)