3.230 ikusle izan ditu partidako Sammic ISBk FEBtvn

img

Iker Buenok zuzendu duen taldeari denboraldian zehar transmititu zaizkion 12 partidetan 38.749 ikusle batu dira ordenagailu aurrean streaming bidez Iraurgiko jokalarien jokoa ikusteko.

Denboraldia aho-zapore gazi-gozoarekin amaitu zuen Sammic ISBk. Gazia, final laurdenetatik harago heltzea espero zelako. Gozoa, historiako denboraldi onena burutu duelako Zilarrezko Leb ligako Iraurgiko taldeak.

Liga erregularrean bigarren postuan amaitu zuten Iker Buenorenek eta ezin ukatu daiteke Iraurgi zaleek gozatu ederrak jaso dituztela Sammic-en partidekin. Azpeitiko kiroldegiko harmailak 700 bat lagunek bete dituzte partidako, baina zale horiez gain milaka pertsona dira gure taldearen partidak FEBtvko portaletik ikusi dituztenak.

Guztira 38. 749 ikusle eduki dituzte transmititu diren Sammic-en 12 partidek, hau da, 3.230 ikusle partidako. Ikusle gutxien eduki duen partidak 964 pertsona bildu zituen ordenagailu aurrean eta hori Sammic-ek urtarrilaren 31n Viten Getaferen aurka jokatu zuena izan zen. Partidarik ikusiena berriz, Lucentumen aurka urtarrilaren 8an jokatu zuena izan zen: 7001 ikusle guztira.

Zifra handiak dira horiek baina, ia datorren denboraldian, taldeak Zilarrezko Leb ligan irteterik badauka, zifra horiek handitzerik dauzkagun.