Glual Hydraulics ISB 32 – 69 Baloncesto Sevilla

img

Bigarren porrota estatuko txapelketan gure junior mutilendako. Hirugarren laurden txar batek aukerarik gabe utzi du Glual, 7 eta 27ko partzial ikaragarri bat jaso baitu. Atsedenaldiaren ondoren sevillarrak oso nagusi izan dira eta taula azpian duten indarrari etekin bikaina atera diote.

Lehen bi laurdenak txarrak izan dira bi taldeen partetik. Akatsa asko eta bataz besteko txarrak jaurtiketetan. Glualek ez du lortu partidara lotzea defentsako lanarekin eta erasoan ere ez dira bat ere fin ibili. Baloncesto Sevilla ere ez da defentsan gehiegi saiatu eta errebotean zuten nagusitasunari etekinik ez diote ateratzen jakin erasoan. Gure mutilek sekulako arazoak eduki dituzte uztaira begira eta Asti (5 puntu) eta Merke (10) izan dira saskiratzeak lortzen bakarrak lehen bi laurdenetan. 5 -6 eta 10-13 izan dira Sevillakoen aldeko partzialak.
Baina atsedenaldiaren ondoren Glualek bere aurkariak gainetik nola pasatzen zuen ikusi behar izan du, Sevillakoak bateriak kargatuta irten ziren eta kantxatik atera dute gure taldea. Errebotean jaun eta jabe eta partidaren denborak erabat kontrolpean, Baloncesto Sevillak egundoko errepasoa eman digu. Glual ez da erreakzionatzeko kapaz izan eta besoak jaitsi ditu aurkariak garaipen erraz batekin amaitzen uzteko. Gako handienetako bat: 49 errebote eskuratu dituzte beraiek, 30 gure mutilek. 7 eta 27ko eta 10 eta 23ko partzialak Sevillakoen alde.
Gaur Glual talde triste bat izan da. Ez du kantxan disfrutatu eta hori ezin da gertatu. Bihar taldeak jasandako bi porrotak ahaztu behar ditu eta multzokako faseko azken partida pasio osoz bizi beharra dauka.
Egurre Glual!!!!
PARTZIALAK: 5-6 / 10-13 (15-19) / 7-27 / 10-23
GLUAL ISB: Aizpitarte (6), Iriondo, Elorza (2), Merketegi (12), Astigarraga (5), Zabarte (5), Múgica, Iriarte, Olaizola (2)