Azkoitia/Azpeitia Saskibaloiaren festa izango dira

img

Azkoitiako eta Azpeitiako kiroldegiak Estatuko Junior Txapelketako egoitzetako bi izango dira. Bi herrien historian lehendabizikoz, estatuko jokalari onenak euren saskibaloia erakutsiko dute bertan. Aranur bertan izango da E multzoan kokatuta.

Hilak 8tik aurrera, igandea, txapelketaren bila joango diren estatuko 8 talderik onenetakoez gozatzeko aukera edukiko dugu. Azkoitiak eta Azpeitiak emakumezkoen junior mailako gertakizun gorena hartuko dute. Lehiatzen 7 hilabete luze ibili eta gero, benetako ordua iritsi da, txapeldunen txapelduna koroatzeko ordua iritsi da eta eskualdean borroka hortaz gozatzeko aukera edukiko dugu.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak txapelketaren antolakuntza eskatu zuenean argi zeukan Azkoitiak eta Azpeitiak multzoetako birentzako egoitza izateko baldintza guztiak betetzen zituela. Klubari proposamena egin zitzaionean, bertigoak gu guztiak harrapatu gintuen. Ez dago esan beharrik gertaera ikaragarria dela eta saskibaloi zale guztiok topera disfrutatuko duguna, baina aurrera atera ahal izango genuenaren zalantza oso presente egon zen. Iraurgik bertigo horri aurre egin zion eta erronka gustu handiz hartu zuen, ezin zuen bestela izan, Aranurrek etxean jokatzeko aukera eta bere zaleen aurrean gozatzeko nahia oso motibo handia izan zen gure ardurei aurre egiteko.

Logistikako azken detaileak zaintzen, Iraurgik pasio osoz espero du gertakizunaren hasiera. Estatu guztiari, klub moduan, zita handietan egoerak eskatzen duen mailan egoteko gure ahalmena erakusteko beste aukera bat.

Azkoitia A multzoaren egoitza izango da, indartsu izendatu dutenetako bat eta bertatik hurrengo fasera lehen hiru sailkatuak pasako dira. Parte hartuko duten taldeak hauek dira:

-Maspalomas Spar Gran Canaria (Kanarietako Aurrena)

-Valencia BC (Valentziako Aurrena)

-Plasencia Montesolar Renovables (Extremadurako Aurrena)

-San Isidro (Gaztela Leongo Bigarrena)

Egutegia hurrengo hau izango da:

LEHEN JARDUNALDIA 2016/05/08 AZKOITIA

10:00tan: San Isidro Vs Valencia BC

12:00tan: Plasencia Montesolar Renovables Vs Maspalomas Spar ran Canaria

BIGARREN JARDUNALDIA 2016/05/09 AZPEITIA

10:00tan Valencia BC Vs Plasencia Montesolar Renovables

12:00tan San Isidro Vs Maspalomas Spar Gran Canaria

HIRUGARREN JARDUNALDIA 2016/05/10 AZKOITIA

10:00tan Plasencia Montesolar Renovables Vs San Isidro

12:00tan Maspalomas Spar Gran Canaria Vs Valencia BC

Azpeitia E multzoko egoitza izango da eta multzo honetan egongo da Aranur. Teorikoki multzo “erraza” da, baina mota hauetako lehiaketetan ezin zara teoriekin gehiegi fio. Multzoko aurrena bakarrik sailkatzen da eta beraz gure neskek huts egiteko aukera handirik ez dute. Parte hartuko duten taldeak hauek:

-Aranur ISB (Euskadiko Bigarrena)

-Uva Ponce (Gaztela Leongo Hirugarrena)

-Construcciones María García Martínez. CB Cartagena (Murtziako Lehena)

-La Salle (Melillako Lehena)

Egutegia honako hau izango da:

LEHEN JARDUNALDIA 2016/05/08 AZPEITIA

16:00tan: La Salle Vs Uva Ponce

18:00tan: CB Cartagena Vs Aranur ISB

BIGARREN JARDUNALDIA 2016/05/08 AZKOITIA

16:00tan: Uva Ponce Vs CB Cartagena

18:00tan: La Salle Vs Aranur ISB

HIRUGARREN JARDUNALDIA 2016/05/10 AZPEITIA

16:00tan: CB Cartagena Vs La Salle

18:00tan: Aranur ISB Vs Uva Ponce

Guztiak zaudete gonbidatuta. Gure egunerokotasunarekin uztartzeko egun eta ordu zailak dira baina guztiei esfortzu bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Gertakizunak benetan merezi du.

Egurre Aranur!!!!

Egurre Iraurgi!!!!