Iragaz Txapeldun! (58-41)

img
ZORIONAK!!!!

Errendimenduzko kadete mailako neskak Gipuzkoako Txapeldun izatea lortu zuten pasa den igandean. Beñat Aldalurren neskek hirugarren laurdenera arte itxaron behar izan zuten partida puskatzeko.

Iragazen denboraldia guztiei erakusteko modukoa izan da. Liga guztian zehar gainontzeko taldeak baino maila pare bat gorago dagoela erakutsi du eta horri, Alzan, igandean, eman zion errematea. Gure kadeteak ligako dominatzaileak izan dira lehen eta bigarren fasean erakutsi zuten moduan. Gainera, Lauko Finalera sasoiko iritsi zen eta mailako txapeldun izateko aukera ondo aprobetxatu du.

Meritu bikoitza talde honena, Errendimenduan lehiatzeaz gain, Ulaciari eman dion laguntza ezinbestekoa izan baita Euskal Ligako gure kadeteek Euskadiko Txapeldun izaten amai zezaten. Nahiz eta kontziente ziren txapelketa autonomikoa ezin izango zutela jokatu, taldeak ez du indarrik galdu eta lanean gogor jarraitu du, gogotsu, txapeldun izaten amaitzeko.

Igandean Iragazek titulua eskuratu ahal izateko kantxara gogor lanera salto egin beharko lukeela jakinda irten zen. Lehen bi laurdenetako defentsako lana benetan ona izan zen eta erasoan edukitako efikazia txarra orekatu zuen horrela. Cafes Aitonak ondo egin zuen lan, baina ez zuten gure neskek bezainbeste asmatu. 13 eta 12 eta 10 eta 5 izan ziren Iragazentzako partzialak, atsedenaldira 6 puntuko aldearekin joanda (23-17).

Hirugarren laurdenean lortu zuen Iragazek partida erabat apurtzea eta ihes egin zuen markagailuan. Aldalurren neskek oraindik gehiago hobetu zuten euren defentsa eta erasoan gainera Aitonaren defentsako hutsak aprobetxatzen jakin zituen. 19 eta 14 Iraurgikoentzako eta 14ko aldea markagailuan.

Azken laurdenean gure neskek lasai mantentzen jakin izan zuten eta partidaren denborak kontrolatu zituzten. Donostiarrek asko estutu zuten lehen minutuak pasata, Iragazek bere esfortzua kudeatzen jaik zuen eta aldea handiagotzea ere lortu zuen. 16 eta 13ko partziala eta 17ko aldea amaieran.

Behar zuen moduan itxi du denboraldi ikusgarri hau taldeak: Errendimenduzko tituluarekin!

Zorionak neskak!!!!