Pertsona on bat

img

Eugenio Alcaraz Club Basket Cartagenako entrenatzailea da, estatuko junior txapelketan, multzotako fasean, Aranurren aurka jokatuko duen Murtziako txapelduna. Kirol honetako “langile” bat, saskibaloia ulertzeko duen moduari fidel, aulkietan disfrutatzen jarraitzen duena. Pertsona ona.

Madrilen ezagutzeko zortea eduki nuen, seguruenik FEBek bere historian gaizkien antolatu duen Entrenatzaile Gorenen kurtsorik kaotikoenean. Saskibaloia, ez ziguten gehiegi irakatsi, baina bertan egon ginen multzo handi batek bakoitzaren esperientziekin berrelikatu ginen. Urte askoren ondoren Azpeitian elkartuko gara berriz, eta zerbeza pare bat hartuko dugu elkar, zure agendan eduki behar duzun “friki” horietakoa baita.

Aulkietako langile nekaezina, agian Eugenioren bertute nagusia da bere jokalariengana iristen dakiela. Bere kirol proiektu guztietan inplikazio ikaragarria lortzen du, motibatzen oso ondo daki eta momenturik txarrenei ere aspektu positiboak ateratzen dizkio. Denboraldi honetan Murtziako txapeldun irtetea lortu du, saskibaloi ikusgarri bat egin gabe baina umiltasunetik, lana gogor eginez eta partida bakoitzean azkena balitz bezala lehiatzen.

A) Zein da Eugenio Alcaraz?

Ba ondo diozun moduan saskibaloiko friki bat, formazio saskibaloian ematen ari naizen bultzada txiki honekin arro nagoena, horrenbeste jokalarirekin lanean ibili izanagatik eta saskibaloi mundu honetan, ez bakarrik nire lurraldean, baizik eta estatu guztian lagun onak egin izanaz arro.

B) Definitu iezadazu Murtziako saskibaloia orokorrean eta emakumezkoena partikularki.

Murtziako saskibaloia gutxika hazten eta hobetzen ari den entitate bat da, baina lizentzia kopuru txikia dela eta kalitate salto handiagoa eman ezin dezakeena eta lehiaketa pobre batean murgilduta jarraitzera eramaten duena. Horregatik bai ala bai arriskatu beharrean dago, modernizatu eta gaur egungo beharrei aurre egin. Eta emakumezkoenari dagokionez, nahiz eta hazteko nahiarekin klub gehiago dauden inplikaturik, lizentzi zenbakia txikiegia da eta horrek, beste erkidego batzuetan duten kirol kultura kontutan hartuta, etxetik kanpo lehiakor izaten ekiditen digu.

C) Hitz egiguzu zure taldeari buruz. CB Cartagena kantxaratzen denean, zer aurkituko dugu?

Bere mugak zeintzuk diren argi dituen talde bat da, baina lehiatzeko gogo handia daukana eta bide batez denboraldi gogor honetaz ahaztu. Eta modu honetara ia minibasketetik batera dauden nesken zikloa modu onenean amaitu. Txapelketarekin oso ilusionatuta dagoen taldea eta dauden taldean egoteaz pozik dagoena.

D) Zeintzuk dira CB Cartagenaren helburuak txapelketan?

Helburua gure sasoiak eta aurkariaren mailak eramaten gaituen punturaino lehiatzea da, ez galdutzat ez eta irabazitzat ezer eman gabe aldez aurretik. Helburua estatuko junior talde onenen artean egoteaz disfrutatzea da eta esperientzia bikaina edukitzeaz gain, ziklo hau amaitzen dugunean jendea gutaz oroitzea.

E) Non egongo da Eugenio Alcaraz datorren denboraldian?

Ba egoera normal baten nesken taldeak Cartagenan entrenatzen esango nizuke, borroka jarraitzen saiatzen, baina batzuetan atseden pixka bat hartzea ere beharrezkoa da eta baliteke lagun onak bisitatzen ematea denbora beraiengandik ikasi eta birziklatzeko, beti ere lanak uzten didan denbora librean.

F) Azkena eta zintzotasuna eskatzen dizut… argazkietarako orrazten jarraitzen duzu?

Egiari zor, egin gabe jarraitzen dut.

Eskerrik asko Eugenio eta zorte on Txapelketan.