JUNIOR NESKEN ESPAINIAKO SASKIBALOI TXAPELKETA

img

Maiatzaren 8tik 14ra bitartean, Gipuzkoan 2016ko Kluben arteko Junior Nesken mailako Espainiako Txapelketa jokatuko da. Lau egoitzetan jokatuko da Txapelketa,; Hondarribia, Donostia, Tolosa eta Azpeitia-Azkoitia.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa izango da kirol ekitaldi honen antolatzailea, eta Espainiako Saskibaloi Federazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta jokatuko den lau herrietako Udaletxeen laguntza eta kolaborazioa izango du.

Lehiaketa honetan, 32 taldek parte hartuko dute, eta lau taldeko zortzi multzotan bananduko dira. Lehen fasean, denek denen aurka jokatuko dute, eta egoitza bakoitzean launa partida jokatuko dira egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez. Maiatzaren 8tik 10era bitartean (igandetik asteartera). Hurrengo fasera 16 talde sailkatuko dir final zortzirenak jokatzeko, eta hau jada bi egoitzetan jokatuko da: Azpeitia-Azkoitia eta Donostia. Berriz ere lau partida jokatuko dira egnez, bi goizez eta beste bi arratsaldez. Hauek jada kanporaketak izango dira, osteguneko final laurdenak jada egoitza batean jokatuko direlarik, berriz ere bina partida goiz eta arratsaldez. Ostiralean 5º eta 8 postuko partidak jokatuko dira, eta arratsaldez finalerdien txanda izango da, maiatzaren 14, larunbata, goizean hirugarren eta laugarren postua eta finala jokatuko direlarik.

Zozketaren ostean, gure ordezkariak, Easo DBN eta Aranur ISB G eta E multzoetan suertatu dira hurrenez hurren. Lagunak, Salliver Fuengirola eta Campus Promete izango dira donostiarren aurkariak. Huek, Donostiako Josean Gaska Kiroldegian jokatuko dituzte euren partidak. Azpeitiarren kasuan, Azpeitia-Azkoitiako egoitzan jokatuko dituzte euren partidak, eta UVA Ponce, Construcciones Maria Garcia Martinez eta La Salle izango dituzte aurkari gisa. Gainontzeko partidak eta multzoak jakiteko, eta partiden ordutegiak ere ezagutzeko, hurreno estekean dago informazio guztia.

http://www.feb.es/Documentos/Archivo/Upload/SorteoJRFEM2016.pdf

Gipuzkoar Saskibaloia goruntz doa.

Talde batzuen ibilbidea azpimarratu nahi dugu. ACB mailan, Gipuzkoa Basket. Emakumezkoen Ligan, IDK Gipuzkoa eta Iraurgi S.B. Zilarrezko Adeco LEB mailan: SAMMIC ISB. EBA Mailan, Easo, Zarauz, Take eta Ointxe. Gainera, Lehen Mailetan beti izan dira gipuzkoar taldeak igoeretao faseetan.

Gipuzkoak beti sartu ohi du talderen bat Espainiako Txapelketetan, infantil mailatik hasi, eta junior mailara arte. Azpimarratu beharra dago, Iraurgi SBren kadete neskek 13-14 denboradian lortutako bigarren postua, eta 14-15 denboraldian hirugarren postuan sailkatu ziren junior nesketan, eta bosgarrengoan infantil nesketan.

GSF Federazio txiki bat den arren, maila guztietan talde kopuru handia dauzka, ba mutilen zein nesken kasuetan. Benjaminetatik hasita, eta Emakumezkoen Ligan edota Endesa Ligan amaituz, guztira 1693 talde ditu, eta 20.5000 lizentzi baino gehiago, non horietatik 8.500 emakumezkoenak diren.

Donostia

Donostian saskibaloi talde asko dira bai mutilen zein nesken kasuan. Lehen faseko egoitza izango da, eta bertan jokatuko dira ere bigarren faseko partidak, eta baita finalak ere. Erabiliko den Kiroldegia, Josean Gaska izango da, non aurten Emakumezkoen Ligako IDK Gipuzkoak bertan jokatzen dituen bere partidak. Gaskak guztira 2500 pertsonentzat lekua dauka.

Tolosa

Tolosak egun Gipuzkoako kirol-gunerik modernoena eta erosoena dauka, Usabal Kiroldegian. Bertan dago Take taldea, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeak dituzte, eta gaur egon probintziako talderik indartsuenetakoa da.

Azpeitia-Azkoitia

Bertan kokatzen da Iraurgi SB taldea, klub indartsua. Harrobiko lanak fruituak eman ditu, izan ere gizonezko zein emakumezko jokalari on ugari irten dira bertatik, eta azken urteetan ohikoak bilakatu dira Espainiako Txapelketetan. 13-14 denboraldian kadete nesken taldea Finalera sailkatu zen, azkenik bigarren postuan amaituz. Azpeitiako Kiroldegian Zilarrezko Adeco LEB mailako Sammic ISBk jokatzen ditu bere partidak, eta bertan 1.000 inguru zale sartzen dira.

Hondarribia

Hondarribiako partidak Hondartza Kiroldegian jokatuko dira. Herrian Hondarribia Ikasbasket Saskibaloia Kluba dago, Txingudi Saskibaloi Elkartea amaitu eta hainbat urtetara sortu den taldea. Lehengo klubeko taldea, Hondarribia-Irun, mailarik gorenera heldu zen, eta 2015.urtean berriz ere emakumezkoen taldea izan du, eta estreinako denboraldian Bigarren Mailara igotzea lortu du. 2014ean sortu zenetik, Hondarribia Ikasbasketek maila guztietan izan du talderen bat.

Kirola eta emakumea Gipuzkoa elkartu eta aberastasuna sortzen.

Diputazioko Kirol Zuzendaritzatik halako Kirol Lehiaketa bat Gipuzkoara ekartzea aukera bikaina dela gure lurraldearen turismo zabalkundearentzat, arlo ekonomikoan izango den sarreraz gain. Batez ere hostalaritza eta turistentzat aukera ona izango da, batez ere aipatutako lau herrientzat. Adingabetuen kirol txapelketa dela kontuan izanik, euren familia-kideen etortzea ahalbideratzen baitu, eta horrekin batera, euren lo egitea, eta janari kostuak bertan egingo dituzte.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak dituen datuen arabera, partidak jokatuko diren egoitzetan egunero 500 bat pertsona mugituko dira, teknikariak, kirolariak edota euren faimilien bitartez. Guztira 32 talde ariko dira, 4 taldeko 8 multzotan banaturik, eta egunero lau partida jokatuko dira hiru egunez. Hori dela eta, herri bakoitzean 2000 pertsona inguru mugituko dira.

Egoitza bakoitzean zortzi talde ariko dira, 15 kirolari talde bakoitzeko eta 18 pertsona taldeko, guztira 150 pertsona egoitza bakoitzeko. Horiei familia edota laguntzaileak gehitu behar zaizkie, eta euren adina kontuan izanik, kasu gehienetan lau pertsona mugitzen dira kirolari bakoitzarekin, guztira 500 pertsona dira sede bakoitzeko.

Kasu honetan, gastu gehiena kirolarien edo euren familietatik etorriko da. Horrekin diru sarrera zuzena izango da herriko ekonomiarentzat, eta Txapelketak iraun bitartean. Gainera, Txapelketa bat Kirol Fedrazio batek antolatua izateak ere badu bere onura, izan ere, estatu mailak txapelketa izango da, eta horrenbestz erakargaritasuna izango du, eta jendea hurbilduko da berau ikustera.

Junior Nesken Espainiako Txapelketak diru sarrera garrantzitsua ekarriko du gure lurraldearentzat. Gipuzkoara estatu mailako Txapelketa eskartzean bertako ekonomian inpaktu zuzena izango du. Herrietako garapen agentziek eman dizkigute aurreikusitako bataz-besteko diru gastua egoitza bakoitzean.

Gainera, ez da ahaztu behar, ekitaldi honen antolakuntzak, herri horiei dakarren promozioa, bai hedabideen bitartez, edota bisitatutako jendearen bitartez. Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik abian jarri da klubentzat, behar izanez gero, eskaintza on bat, bai zerbitzu edota aisia arloan.

Diputazioko Kultura, Turismo, Gazte eta Kirol Departamentutik Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa bere 75.urteurrenean laguntzen du. Lehenik otsailean Erreginaren Koparen antolakuntzarekin, eta bertan garrantziaren araberam Espainiko Saskibaloiko bigarren txapelketarekin gozatzeko aukera izan genuen. Azkenean Conquero Huelva Wagen izan zen 2016ko Kopako Txapeldun ezustean. Orain, maiatzaren 8tik 14ra bitartean emakumezkoen saskibaloiarekin gozatzeko aukera izango dugu, Junior Nesken Espainiako Saskibaloiko Txapelketarekin.

Lerro hauen bitartez animatzen zaituztegu Kiroldegietara hurbil zaitezten Gipuzkoako taldeak animatzeko!!