Errotaundi igoeraren bila

img
Egurre Errotaundi!!!!

Gure senior probintzialak Lauko Finala jokatuko du asteburu honetan Beasainen. David Rodriguezek zuzentzen duen taldeak denboraldi hasieran ezarritako helburua beteko du, ondo egindako lanaren fruitua.

Egiari zor, horren talde gaztea ia denboraldi guztian sailkapeneko lehen postuetan mantentzeak sekulako meritua dauka lehen maila probintziala bezalako kategoria batean. Nahiz eta parte hartzen duten taldeen urte bataz bestekoa dezente jaitsi den azken urteetan, beteranoenek agintzen duten liga izaten jarraitzen du, nahi eta igotzeko aspiraziorik ez eduki.

Davidek bere lan taldea fidelizatzea lortu du asteroko beharrean eta horrela partidetako lehiatzeko grina oso altua izan da. Talde guztiek bezala, ahazteko partidak eduki arren, Errotaundik txapelketako azken tramura joko sasoi bikainarekin eta moralez topera iristea lortu du, igoera sekula ez da lehentasunezko helburu bat izan baina behin ona iritsita… zergatik ez guztia eman lortu ahal izateko??

Lauko Finaleko parekatzeak honako hauek izango dira:

2016/05/07 BEASAINGO KIROLDEGIA

16:00tan: Arri BKL Vs Alde Zaharra

18:00tan: Bosteko Vs Errotaundi

Errotaundik partida gogorra izango duela aurreikusiko dezakegu liga erregularrean kontrarioaren aurka izan dituen emaitzei errepaso bat ematen badiogu. Etxetik kanpo 67 eta 70 irabazi zuen, baina Azpeitian 72 eta 77 galdu. Gakoa gure defentsa infinituraino gogortzean egongo da, gure mutilek hori egin duten bakoitzean garaipen aukerak ikaragarri handiak izan baitira. Gainera erasoan kontzentraturik jokatu beharko dute jaurtiketa onenak bilatu ahal izateko. Eta ez dago esan beharrik, baina zorteak ere edukiko du bere garrantzia, baloiak uztai barruan sartu nahi badu, igandean finalean (12:00tan) egoteko aukera oso handiak izango dira.

Klubetik “okinei” gure laguntza osoa bidali nahi diegu, klubeko guztiak oso adi egongo gara euren partidez eta urrunetik bada ere gure bultzada izango dute.

Egurre Errotaundi!!!!