Udaltzaina profesioz

img

Javier Benayas da La Salle Melillako entrenatzailea, klubeko presidenteordetza bere profesioarekin uztartzen duen orkestra gizona. Ezagutzea plazer handi bat den beste “friki” bat.

La Sallek 40 urte daramatza saskibaloi munduan. Eskola bateko klub bat beraien hirian saskibaloia egon dadin gogor borrokan dabilena. 21 talde federatuko egiturarekin eta 90 neska-mutilen eskola batekin, euren eskolako ikasle kopuru handiena dute bertan, baina edozeini zabaltzen dizkiote ateak. Javierren perfil berdineko 23 entrenatzailek osatzen dute kluba, langile paregabeak, dirurik jaso ez eta %200a ematen dutenak egunero. La Sallek ia biziztza guztian parte hartu du estatuko txapelketetan infantil eta kadeteekin. Orain dela hiru urte euren eskaintza juniorretara zabaltzea erabaki zuten eta emakumezkoen taldearentzat lehen aldia izango da estatuko txapelketan.

Entrenatzaile, presidenteorde, gestore, utillero… denetik egin beharra daukan gizona eta hartu behar dituenak baino erantzukizun gehiago hartu behar izateko prest dagoena beti. Telefonoz berarekin hitz egin nuenean Azpeitirako bidaia gestionatzen harrapatu nuen. Javierrek Espainiako 20 Txapelketetan hartu du parte, beraz, mota hauetako txapelketetan beste finkoetako bat da. Azpeitira familian etorriko da, bere bi alabek taldean jokatzen baitute.

A)Maletak eginda? Zer sartu du La Sallek beraietan?

Bai, ilusio tonak sartu ditugu, kontziente gara gure herriko txapelketak ez duela beste erkidego batzuek duten maila, baina egunero hobetzeko gogoarekin eta dugun guztia emanez ordezkatzen dugu.

B)Eta Javier Benayasek… zer sartu du bere maletan?

Orain urte batzuk honetan hasi zen eta saskibaloiarengandik zoratuta jarraitzen duen ume hura. Dugun guztia eman beharra daukagu eta atzetik datozenei bibrazio onak transmititu zoramen honek harrapa ditzan eta jakin dezaten egunero lana eginez ez dagoela ezinezko helbururik.

C)Nola dago Melillako saskibaloia?

Egiari zor gaur egun oso momentu onean dago bertako saskibaloia, Endesa ligara igotzeko final laurdenetako gurutzaketa pasa berri duen Melilla Baloncesto taldea daukagu Urrezko Leb ligan, Eba ligan beste talde bat daukagu eta emakumezkoen talde bat ateratzeko asmotan gaude nazional mailan penintsulan lehiatu dezan. Erkidego Autonomoen arteko borrokan ere emaitza nahiko onak ateratzen ari gara hirian dauzkagun lizentzia kopurua kontutan hartuta, baina gure Aquilesko taloia hemengo txapelketetan lehiatzen duten talde kopuruan dago, gure jokalariei hazteko balio ez dielako, kalitatezko partiden faltan.

D)Zer motatako jokoa erakutsiko digu La Sallek kantxara salto egiten duenean?

Joko azkarra, oldarkorra eta ikusteko polita egitea espero dugu.

E)Nola eramaten du batek bere bi alaben entrenatzaile izatea?

Ba egia esan, hasi ginenean beraiek jasaten zituzten purrustadarik handienak (barre), besteek ezin zutelako pentsatu begipekoak zirela, baina denbora pasa ahala eta taldeek nahikoa oreka dutenez, arazorik ez dugu izan.

F)Eta beraiek, nola daramate?

Okerrago ziur (barre), entrenamenduetatik bueltan eta partiden ondoren saskibaloiaz hitz egitea debekatuta dago, bestela azkenean haserre bukatzen dugu, hau edo bestea egin behar zenuela… eta gainera, gero, estudiatu beharra daukatela azpimarratu beharra diegu, beno imajina dezakezu.

Zorte on eta ia zuen itxaropen guztiak betetzen diren, kirol mailan eta pertsonalki.