Dimentsio ezberdinak

img
Oihane Aizpurua (MVP)

Aranurrek Kluben arteko Endesa txapelketan garaipenarekin debutatu du (35-75). CB Cartagenak, gure juniorren aldean, bestelako erritmo bat dauka, nahiz eta lehiakorra eta borrokalaria izan den. Argi dago, irabazten hasi eta etxean, 400 lagunen aurrean… ez dago ordaintzerik.

Luisen neskak oso intentsu irten dira kantxara eta gauzak ondo egite gogo biziz. Egiari zor taldea oso motibaturik irten da kantxara eta segituan alde egin du markagailuan. Cartagena jokatzeko beldurrez irten da eta Estatuko Txapelketa bat jokatzea berez baldin bada jada zaila, horrek bere mailatik behera jokatzera eraman du minutu askoan. Aranurrek gogor kastigatu ditu Cartagenakoen hutsak eta atsedenaldirako partida erabakita zegoen.
Taldea orokorrean oso ondo egon da. Defentsan oso erregularra izan da eta erasoan bere bertute onenak erakutsi ditu. Gainera jokalari guztiek gauza positiboak gehitu dituzte eta guztiek lortu dute txapelketako lehen egunean punturen bat sartzea. Harmailetan giro bikaina egon da, klubeko jarraitzaileek erantzun egin dute eta gure neskei behar zuten bultzada eman diete.
Ezin daiteke gehiago eskatu.
Baina lehiaketa hasi berri egin da soilik eta oraindik multzoko faseko beste bi jardunaldi intentsu gelditzen dira. Bihar Azkoitian jokatzea tokatzen da 18:00tan gaur UVA Ponceren aurka 31 eta 96 galdu duen La Salle Melillaren kontra.
Egurre Aranur!!!!
A Multzoa (Azkoitia)
San Isidrok Valentziari irabazi dio (70-53) partida intentsu batean. Valentziarrek talde gogorragoa zutela zirudien, baina San Isidrok bere erritmoa ezartzea jakin izan du bigarren laurdenetik aurrera.
Goizeko bigarren partidan Gran Canariak oso erraz garaitu du Plasencia (48-89). Extremadurakoek lehen laurden handi bat egin dute, baina kanariarrek euren defentsari martxa bat gehiago sartu diotenean partida erabat amaitu da.
Biharko egoitza aldaketa:
A Multzoa (Azpeitia)
10:00tan Valentzia Vs Plasencia
12:00tan San Isidro Vs Gran Canaria
E Multzoa (Azkoitia)
16:00tan UVA Ponce Vs CB Cartagena
18:00tan Aranur Vs La Salle Melilla