Disdirak guztia nahi du!!

img

Lehen Maila Nazionaleko taldeak EBA ligarekin zita bat dauka asteburu honetan Donostian. Disdirak Lauko Finala jokatuko du igandeko finalera iristeko helburuarekin, eta zergatik ez??… igoera lortzekoa ere!!

Alex Astigarragaren mutilak ilusioz eta anbizioz gainezka daude, izan ere asteburuko konpromisoak ez du gutxiago merezi. Txapelketan denboraldi ona burutu eta gero 20 garaipen eta 6 porrotekin, Disdirak hirugarren postuan amaitu du sailkapenean eta Lauko Finaleko bigarren finalerdia jokatuko du Durangoko Tabirakoren kontra.

Liga erregularrean aurrez aurre egon diren bi partidetan Iraurgi irten da garaile, 82 eta 71 Azpeitian eta 66 eta 71 Durangon. Aurrez, gurutzaketan gainetik gaudela dirudi, baina mota honetako lehiaketetan Ligan lortutako emaitzek ez dute askorako balio eta ez dute berekin garaipena ekartzen, Alex ez da fio eta partida gogor lantzen ari da…, “Lauko Finala jokatzea sari bikaina da taldearentzat, baina igandeko finalean egon nahi dugu”… “denboraldiko bi partida onenak egitea dugu helburu orain, eta gutxienez lehiakor izan 80 minututan, baina ezer baino lehen eta guztiaren gainetik, Tabirakoren aurka gure bertsiorik onena eman behar dugu”. Alexek argi dauka garaipena lortzeko taldeak kontzentrazioa mantendu beharra daukala une oro, defentsan gogor egon behar dela eta erasoan lotsagabe jokatu behar duela.

Gurutzaketen ordutegiak honako hauek dira:

2016/05/14 AIETEKO KIROLDEGIA (DONOSTIA)

18:00tan: Atletico San sebastian Vs Fundación 5 + 11 (Baskonia)

20:00tan: Disdira Bitxitegia ISB Vs Tabirako Baque (Durango)

2016/05/15 AIETEKO KIROLDEGIA (DONOSTIA)

17:00tan: Finala

Klubetik gure zale guztiak gonbidatu eta animatu nahi ditugu zitara joatera gure mutilei behar duten bultzada jaso dezaten. EBA mailara igoera lortzea sekulako lorpena izango litzateke Disdirarentzako eta Iraurgirendako.

Egurre Disdira!!!!