Bigarren luzapenean galdu (59-58)

img
Egurre!!!!

Ulaciak txapelketako bere bigarren porrota jaso du La Salle Teneriferen aurka. Xubi eta Jexusen neskek ez dute partida hasiera on bat eduki eta gure kontrarioen atzetik ibiltzea tokatu zaie. Multzoko bigarren. Aurreratu genuen bezala, garaipen bakarra nahikoa izan da hurrengo fasera pasa ahal izateko.

Autocares Ulaciak atzoko partidako esfortzua ordaindu du lehen bi laurdenetan. Gure kadeteek ez dute partidarako erritmo nahikorik lortu eta espiritua esnatzen ere kosta egin zaie. Pase marretan gure aktibotasunak La Salleren hutsak eragin ditu hori bai. Baina erasoan ez du hiruko marratik zorte handirik izan eta 6/0koak eragin handia izan du. 13 eta 12 gure aurkariendako.
Baina bigarren laurdenean taldeak huts asko egin ditu eta horri esker La Sallek lehen abantaila politak eskuratu ditu markagailuan. Ulaciak defentsako kontzentrazioa galdu du eta erasoari begira ziurtasun eza ekarri dio horrek. Hiruko marratik gure jaurtiketek ez dute hobetu (12/1) eta erasoko errebotea ere ez dugu gehiegi landu. 15 eta 8ko partziala eta +8 kanariarrentzat (28-20).
Atsedenaldiaren ondoren gure neskak berpiztu egin dira eta partidaren kontrola eskuratu dute guztiz. Defentsako lana oso ona izan da eta La Sallek Ulaciarik onena sufritu du. Hirukoak sartzen hasi dira laurden honetan eta horrek erasoan espazioak zabaltzea ekarri du, oso ondo aprobetxatu ditugularik. Gainera bikain landu dugu erasoko errebotea eta puntuekin atera diogu horri etekina. Gure aurkariak blokeatu egin dira guztiz eta azken laurdena pozik hartu dute. 6 eta 19ko partziala Ulaciarentzat eta markagailuan bost puntu aurretik (34-39).
Baina dena gure alde zegoela zirudienean, La Sallek oso gogor hasi du azken laurdena, 10 eta 0ko partziala egin eta buelta eman dio markagailuari partidako kontrola eskuratuz. Baina Ulaciak partidara bueltatzea lortu du eta 2-8ko partzial bat eginda +2 sartu da azken minutuan. Tamalez baina, Tenerifekoak izan dira saskiratzea lortu dutenak eta partida luzapenera eraman dute. 13 eta 8ko partziala beraientzat.
Luzapenak loteria bat dira eta gaur bigarrenera heldu behar izan dugu garaile bat aurkitzeko. Aurrenekoak launako berdinketarekin amaitu du, bi taldeak oso zuhur, arriskatu gabe. Bigarrengoan jaurtiketa libreen marratik edukitako punteria txarrak kondenatu gaitu porrotera, jaurti ditugun lauetatik bakarra sartzeko kapaz izan baikara. La Sallerendako abantaila gehiegi, puntu bakar bategatik lortu duelarik garaipena.
Bihar Stadium Casablanca anfitrioiaren aurka tokatzen zaigu final zortzirena jokatzea (20:00tan), oso partida zaila, talde ona baita eta gainera harmailak beteta izango dituztelako bultzada jasotzen. Erronka benetan zaila baina Ulaciari gustatzen zaion horietako. Iritsi da momentua, irabazi ala irabazi egin behar dena zortzi talde onenen artean egoteko. Gaurko porrota ahaztu eta kanporaketak hasteko ordua iritsi da.
Egurre Ulacia!!!!
ULACIA ISB: Iturralde (2), Soraluce (13), Zubizarreta (9), Ezama A, Zuazolazigorraga, Merketegi (16), Sudupe, Ugarte (2), Lizundia (8), Odriozola, Ezama M (8), Otaegui.