Beste gertaera historiko bat!!

img

Denboraldi honek orri berezi bat edukiko du gordeta Iraurgiren historian. Orain gutxi kirol mailan eskuratutako lorpen guztiak goraipatzen bagenituen, Betiko Kafea ISBk bat gehiago gehitu zuen pasa den asteburuan Bilbon: Alebin mailako EUSKADIKO TXAPELDUNAK. Ikaragarria!!!

Agian hau da klubak gehien baloratzen duen lorpena, eta ez da gutxiagorako. Iraurgiren historian lehendabizikoz mini mailako talde bat Euskadiko lehena gelditu da. Printzipioz espero ez zen helburu bat, baina klubaren barruan egundoko poza sortu duena. Gipuzkoako titulua eskuratzeak sekulako meritua eduki bazuen, Euskadiko Txapeldun izateak egundoko lorpena suposatzen du gure mutilendako.

Baskonia 36 – 47 Betiko Kafea ISB

Baskoniaren (Arabako Txapelduna) kontrako finalerdia oso partida parekatua izan zen atsedenaldira arte. Fisikoki arabarrak askoz talde indartsuagoa ziren zona barruan eta gainera defentsan egin zuten lana egundokoa izan zen lehen hiru laurdenetan. Betiko Kafeari kosta egin zitzaion erasoari begira solte jokatzea, baina defentsako lanean kontrarioa bezain gogor egoteko kapaz izan zen. Gure mutilek zona barruan zuten gabetasuna karakterrarekin eta 1x1ekoan gogor saiatzeko sakrifizioarekin orekatu zuten. 22 eta 24 Iraurgirentzat.

Atsedenaldiaren ondoren Baskoniak ezin izan zion eutsi aurreko hiru laurdenetako intentsitateari, eta Betiko Kafeak berriz soltura gehiago lortu zuen erasoan, defentsan lanean berdin jarraitu zuelarik. Gure mutilek partida apurtu zuten +13koa lortuz markagailuan, eta emaitza alde zutela jada, Iraurgiko mutilek erasoan duten kalitatea erakutsi ahal izan zuten azken minutuetan. Baskoniak ahaleginak egin zituen, baina gure taldeak sendo jarraitu zuen defentsan eta abantaila kudeatzen jakin izan zuen garaipena eskuratzeko.

Betiko Kafea ISB 82 – 80 Maristas Bilbao

Bizkaiko txapeldunen aurkako finala erasoa erakustaldi bat izan zen bi taldeen partetik. Laugarren laurdenera arte Betiko kafeak inposatu zuen erritmoa Maristasen aurrean. Bi saskien azpiko errebotearen kontrola gure mutilena izan zen eta modu horretara bizkaitarrei min handia egin zien bigarren eta hirugarren aukera mordoxka bat eduki zituzten. Iraurgik korrika pila bat egin ahal izan zuen eta nagusitasunez saskiak lortuz eta bataz besteko onik lortu ezin izan zituen kontrarioaren esfortzu denak zaborretara botaz. Markagailuak 60 eta 42koa erakutsi zuen.

Baina Maristasek argi zeukan amaiera arte borrokatuko zuela eta ia partida irabaztea lortzen du. Betiko kafeak egundoko txakal-aldia sufritu zuen azken bi laurdenetan, ideiarik gabe gelditu zen eta karakterra atera beha izan zuen garaipena eskuratzeko. Defentsan egindako hutsak saskiratze errazekin kastigatu zituzten bizkaitarrek eta hauek geroz eta gehiago hazi ziren, gure mutilendako uztaia geroz eta txikiagoa bihurtzen hasi zelarik. Bi minuturen faltan Maristasek partida 78na berdindu zuen, baina Iraurgik erreakzionatu egin zuen eta zortea aldeko bi saskiratze jarraian lortu zituen. Azkeneko minutua infartua emateko modukoa izan zen, baina amaieran San Ignacio kiroldegira bertaratutako zaleen eta gure mutilek erakutsitako pozak merezi izan zuen.

Pasioa daukan eta Iraurgi barru barruan sentitzen duen generazio honek poz bat baino gehiago emango digu hurrengo denboraldietan.

“Inoiz errenditzen ez den Iraurgi hori”

Zorionak mutilak!!!!