Tim Dezelskik Sammic ISB-n jokatuko du

img

Hillsdale Unibertsitatean hezitako estatu batuarra Sammic ISB-ra

3-4 postuan jokatzen duen jokalari honek, unibertsitatean graduatu ondoren, Luxenburgoko ligan jolastu zuen. Aurreko denboraldian Liga EBA-ko Mieres taldean ibili zen hori dela eta, Dezelskik europako saskibaloia ondo ezagutzen du. Hillsdale Unibertsitatean, 2014-2015 LEB ligako ex-mvp Nick Washburnekin egon zen eta baita TAU Castelloko fitxaje berria Kyle Cooperrekin ere.

23 urteko Estatu Batuar honek 1,98 metroko altuera eta 104 kg-ko pisua ditu. Bere unibertsitateko azken urtean 600 puntu, 250 errebote et 100 asistentzi egin zituen. Luxenburgon batez beste 17,3 puntu, 15,3 errebote eta 3,3 asistentzia egin zituen bigarren mailako Residence Walferdange taldean.
Nahiz eta jokalari altua izan, oso indartsua da. Mugimendu ugari ditu, baloiaren erabilera ona eta gogor erreboteatzen du. Kanpotik barrura jolastu eta hiruko marratik bota dezake.
Erasoan jokatzean erabaki onak hartzen ditu, beti ere libre dagoen taldekia bilatzean. Barrutik jolasten duenean asko sufritzen du jokalari altuekin, baina kanpotik barrura jokatzean berriz abantaila handiak ditu. Barruan jokatzen duenean abantaila handiak ditu, 3 postuan jokatzen duten jokalariek defendatzen diotenean.
Uste dugu datorren denboraldirako Sammic ISB-rentzat fitxaketa ona izango dela.
Honela jolasten du: