Tamara Taylorrek Añares Rioja ISBn jokatuko du

img

Estatu Batuetako eskolta bikaina da Taylor

23 urte eta 1,78m altuera duen eskolta honek, jaurtiketa ona izateaz gain, joku antolatzaile lanak egin ditzake eta oso jokalari atletikoa da.
Tamara Taylorrek ondo ezagutzen du Liga Femenina 2, aurreko denboraldian Al-Qazeres, ligako txapeldun taldean aritu baitzen. Taylorrek LF2-ko estreinaldian batazbeste 15,80 puntu lortu zituen 26 partidutan eta T2n %45 eta T3n %43-ko portzentaiak izan zituen, 12 puntuko balorazioarekin. Jokalari honen abiaduraren eraginez, baloi gehien lapurtzen zituen taldeko jokalaria bihurtu zen aurreko denboraldian, 2 partiduko.
NCAA ligan, Hego Floridako Unibertsitatean jokatu zuen, partiduko 8,20 puntu, %43 T2 eta %36 T3 portzentaiak lortuz.
Añares Rioja ISBko kanpoko jokalari erreferentea izango da.
Ongi etorri TAMARA!