IKER BUENOk LEB PLATAko SAMMIC ISB taldearen entrenatzaile izaten jarraituko du

img

28 urteko Azpeitiar honek zuzenduko du taldea hirugarren urtez jarraian

Iker Bueno SAMMIC ISB taldean entrenatzaile bezala jarraituko du
28 urteko Azpeitiar hau hirugarren urtez jarraian izango da entrenatzaile lanetan, ea 2015-2016 denboraldian egin zuten lan bikaina errepikatzen duten
Iker klubean jokalari bezela hasi zen 2002. Urtean, Infantiletan hasi eta kategoria guztietan zehar ibili zen jokalari gisa, baina 2005an bankuetara pasatzea erabaki zuen, eta bere ibilbidean kategoria guztietan entrenatzaile izatea suertatu zaio. Bere azken urteak LEB PLATAn eman ditu lehenik entrenatzaile laguntzaile lanetan Jon Txakartegi eta Iurgi Caminos-ekin eta 14-15 denboraldian lehen entrenatzaile izateko proposamena onartu zuen.
Esan dezakegu Iker gaztea dela, agian gazteena kategorian, baina dagoeneko esperientzia bikaina ere baduela.
Zorte on Iker Bueno