Joseba Lizarralde "Rubio" izango da Xabi Chico ordeztuko duena LEB Platako Sammic ISBn

img

Emakumezkoen entrenatzaile bezala, inoiz pentsatu gabeko kategorietan jolastera eraman gaitu.

Erronka berriak 49 urteko Azpeitiarrarentzako. 14 urte pasa dira jada, 91ko belaunaldia infantiletan entrenatzen hasi zenetik. 14 urte neskak entrenatzen, azken 4 urteak senior mailan, baina orain Iker Bueno
Sammic ISBko entrenatzailearen laguntzaile lanetan arituko da.

Emakumezkoen entrenatzaile bezala, inoiz pentsatu gabeko kategorietan jolastera eraman gaitu. Klubeko talde bat estatuko maila gorenean berriro ikustea oso zaila izango da, aurreko denboraldian lortu genuen eta Rubio izan zen entrenatzaile. Seguraski, ezin izango dugu berriro horrelakorik errepikatu.

Horretaz gain, Gipuzkoako emakumezkoen selekzioko entrenatzaile izan da eta baita ere 3 urte daramatza Euskadiko 2001eko belaunaldiko selekzioarekin.

Oso fitxaketa ona Sammic ISB eta Iker Buenorentzat!!