Katxi izango da Añares Rioja ISB entrenatzailearen laguntzailea

img

Aurrera pausu handia Luis Agirre Katxirentzat bere entrenatzaile bidean

Luis Agirre “Katxi” emakumezkoen kadete taldea eramateaz gain, Xabi Chicoren Añares Rioja ISBko entrenatzailearen laguntzaile bezala arituko da.

Luisek egin du zihuraski klubak lortu duen gauzarik zail-ederrena lortu duena: Gerdau ISB emakumezkoen kadete taldearekin Espainiako azpitxapeldun izan zen 2013-14 denboraldian. Talde hau etxeko jokalariez bakarrik osatutako taldea izan zen, izugarrizko arrakasta klubarentzat.

Egunotan, Rubio eta Arizt Aldalurrekin Euskadiko Emakumezko Kadeteen selekzioko entrenatzaile taldean dago. Horretaz gain, Gipuzkoako Emakumezko Kadeteen entrenatzailea da.

Espainiako Federazioa ere hasi da berarekin kontatzen. Duela bi urte izan zen Gauadalajaran talentu onenak lantzeko kontzentrazio batean eta aurreko urtean, berriz, Zaragozan izan zen jende berarekin baina lehiatzen erakustera bideratutako konzentrazioa batean, neurketak jolasten eten gabe. Aurten Melillan izan da Adiskidetasunaren Txapelketa jolasten 15 urtez azpiko Europako Txapelketan, bertan Grezia, Frantzia eta Italiaren kontra jokatuz.

Añares Rioja ISBntzat oso fitxaketa ona!