GAIZKA MAIZAk Sammic ISBko jokoa antolatzen jarraituko du datorren denboraldian

img

Beste pauso bat aurrera egiteko urtea, rol eta pisu handiagoa izanaz taldean.

Bigarren urtea izango du taldean, aurreko urteko lanari jarraipena emateko asmoz eta taldeko jokalari garrantzitsua. Jokalari trebea blokeo zuzena jolasterako orduan, eta partidako erritmoa ezartzerakoan. Hobekuntza handia hiruko jaurtiketetan zein jokoaren irakurketan aurreko urtean. Defentsan saiatua eta barneraldietan denborak ongi dominatzen ditu. Beste pauso bat aurrera egiteko urtea, rol eta pisu handiagoa izanaz taldean.
5,6 puntu eta 1,4 asistentzia egin zituen bataz besteko 16 minututan , baina igoera fasean 12 puntu eta 2,3 asistentzira iritsi zen denboraldia oso sentsazio onakin amaituz. ACBn Retabet Gipuzkoa Basket-ekin debutatzeko ere aukera izan zuen