AITOR ASTIGARRAGA gaztea SAMMIC ISB taldean izango dugu datorren denboraldian

img

Bere senior lehen urtean LEB ligan jolastuko du 18 urteko Azpeitiarrak

Aurten bere lehen urtea taldean nahiz eta urte batzuk eraman taldearekin entrenatzen, eta formakuntza taldeetan erreferentzia nagusi izaten. Ikasteko eta pazientziaz hartu beharreko urtea. Ez da erraza izaten unibertsitateko lehen urtea lehiaketa gogor batekin batera eramatea baina zalantzarik gabe Aitorrek primeran egingo du. Kualidade asko dituen jokalaria. Hiruko marratik jaurtitzaile ona eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna. Agresibitatea bai errebotea eta barneraldietan landu beharrekoak eta defentsan ligak eskatzen duen intentsitate eta exigentzietara jarri beharra. Talentu askoko jokalari gaztea, hobetu beharreko aspektu askorekin, jarrera eta dohaiak baditu horretarako. Eurre Aitor!!!