Hau hastera doa

img

Bihar osteguna, arratsaldeko 20.00etan SAMMIC ISB - LOGROÑOKO CLAVIJO. Sammic-entzat aurreneko lagunartekoa.

Clavijo Urrezko LEB ligako taldea da. Azken urteetan maila horretan jokatzen ari denez Sammic indartzeko etorri diren jokalari berrien maila ikusteko aukera ederra izango da. Taldea oraindik ere erabat osatu gabe badago ere, ikustekoa izango da Karena-Olumuyiwa bikoaren jokoa. Kanpotik arituko diren jokalarien maila neurtzeko ere aukera ona izango da, ea iazko gabeziak konpondu diren ikusteko. Maiza eta Ramon joku antolatzaileak ere nola uztartzen diren ikusteko parada aproposa izango da.
Clavijok taldea asko aldatu du. Iaz, besteak best,e Iraurgin aritutako ALFREDO OTT-ek jokatzen zuen baina aurten Melillan fitxatu du. Logroñoko taldeak 6 fitxaketa egin ditu. Hoien artean azpimarratzekoak Quique Garrido eta Alberto Martin joku antolatzaileak (azken hau UCAM MURCIAtik fitxatuta). Esparru barruko jokoan Volodymyr Herun azpimarratu behar da. Lleidatik fitxatu dute eta bere garaian Aitor Zubizarretaren taldekidea izan den NCAAko Portlandeko Unubertsitatean.
.Bihar arratsaldeko zortziretatik aurrera Azpeitiko Kiroldegian zuen zai izango da taldea, ateak parez pare irekita izango dituzue.
Sarrera dohainik izango da eta baertan bazkide txartelak jasotzeko aukera izango duzue