Larunbatean arratsaldeko 18:00tan Azkoitiko Kiroldegian EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA 2016:

img

Añares Rioja ISB - GDKAO Ibaizabal. LF2 eko neurketa bikain bat Euskal Koparen aurrekanporaketarako

EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA 2016:
Euskal Koparen azken fasea Irailaren 17ko asteburuan jokatuko da Gernikan. Lehiaketa horretan ohorezko mailan lehiatzen diren hiru euskal taldeak arituko dira: Gernika, IDK Gipuzkoa eta Araski. Laugarren taldea zein izan erabakitzeko LF2an dauden AÑARES RIOJA ISB eta GDKO IBAIZABAL taldeen arteko aurre kanporaketa jokatuko da larunbatean, Iraialak 10, arratsaldeko 18:00etan Azkoitiko kiroldegian.
Gure nesken maila neurtzeko aukera aproposa izango da larunbatekoa, Ibaizabal taldea liga berean aritzeaz gain goi mailako ligetan urte askotako eskarmentua duen taldea baita.
Asteburua borobiltzeko Chicoren taldeak igandean Irailak 11, eguerdiko 12:00etan , Azpeitiko KiroldegianLoiola Indautxuren aurka adiskidantzazko partidua jokatuko du.
Goi mailako saskibaloia ikusi eta gure taldea aupatu eta babestera gonbidatuta zaudete bi egunetan.