Añares ISBk, aurredenboraldia amaitzear

img

Larunbatean Logroñon LF2 ligan arituko den Campus Prometeren aurka jokatuko du

Añares ISBk larunbatean Logroñon LF2 ligan arituko den Campus Prometeren aurka lagunarteko partida jokatuko du. Aurredenboraldiko azken neurketa izango da, liga hurrengo asteburan hasiko baita.
Gainera, taldeak igandean Donostian, La Perla talasoterapian egingo du entrenamendua. Bertan, aurredenboraldian aritu diren jokalari senior eta junior denak elkartuko dira eta ondoren denek batera bazkaria izango dute.
Azkenik, Maitane Dominguezek ez du Añares ISB-n jarraituko saskibaloia eta ikasketak uztartzea ezinezkoa egiten zaiolako.