Euskal Kopako azken irabazlearen aurka jokatuko du bihar Sammic Iraurgik txapelketako finalerdia

img

Partida 18:30ean hasiko da Azpeitiko kiroldegian

Sammic Iraurgik bihar Euskal kopako finalerdia jokatuko du Araberriren aurka Azpeitiko kiroldegian. Neurketa 18:30ean hasiko da eta Iker Buenoren taldearentzat liga hasi aurreko azken azterketa izango da. Araberri Urrezko LEB ligara igo berria da eta bera da Euskal Koparen azken irabazlea. Araberri da finalerako sailkatzeko faboritoa baina Sammic saiatuko da partida ona egin eta ezustekoa ematen.

Sammic taldea osatuko duten azken bi fitxaketen zai dago. Bien bitartean Maizak eta Ramonek izango dute jokua antolatzeko ardura; Ander Garciak kanpoko jaurtiketekin min egin beharko du; eta barruko jokoan Otienok eta Karenak euren onena eman beharko dute taldeko beste jokalariekin batera.

Beste finalerdia Retabetek eta Zornotzak lau terdietan jokatuko dute.