Laugarren postuan amaitu arren, itxura ona erakutsi du Sammic Iraurgik Euskal Kopan

img

Aurredenboraldia amaituta, LEB ligari ekingo dio asteburu honetan Sammic ISBk

Euskal Kopa Azpeitiko kiroldegian jokatu zen asteburuan. Lau euskal taldek hartu zuten parte bertan; Retabet GBC, Zornotza Saskibaloi Taldea, Saenz Horeca Araberri eta Sammic ISB. Larunbatean jokatu ziren finalerdiak eta Sammic ISBk Araberriren aurka lehiatu zen, Euskal Koparen azken irabazlea. Talde arabarra titulua berriro lortzeko faboritoa izan arren, Sammic ISBk maila ona erakutsi zuen eta partida amaieran lehia irabazteko aukera izan zuen. Azken orduan, ordea, Gaizka Maizak hirukoa ez zuen sartzea lortu eta Araberri 70-65 gailendu zen.

Hirugarren eta laugarren postuaren partida igandean jokatu zen, Zornotzaren aurka. Talde azpeitiarrak 5 baja zituen eta beraz, junior taldekoen beharra izan zuen. Hala eta guztiz ere, Sammic Iraurgi bikain aritu zen baina ez zen nahikoa izan partida irabazteko eta 71-67 galdu zuen, Euskal Kopako laugarren postua eskuratuz.

Aurredenboraldia amaituta, LEB ligari ekingo dio asteburu honetan Sammic ISBk eta Gandiaren aurka jokatuko du Azpeitiko kiroldegian.