Xabier Chicoren burutapena liga hastear denean

img

AÑARES RIOJA ISB ren aurredenboraldia ontzat jo liteke

Taldearentzat entrenatzaile aldaketa, neuretzat ere aldaketa, lehen mutilekin orain
neskekin, liga berri bat...zalantzarik gabe, bai niretzat bai taldearentzat, pizgarri ugari
denboraldi berriaren atarian.

Uztaila amaieran hasi ginen etxeko neskekin: Garazi, Intza, Eider, Irati, Maite, Oihane eta
Itxaso, Aranurreko juniorrekin batera (Larraitz, Miren, Izaro, Amaia). Astebete beranduago
Tamara, Laura eta Alexis etorri ziren.

Taldearen bizkar-hezuarra iazko bera da, liga nagusian aritu zen taldea. Bost aste hauetan
goizetan lan fisikoa egin dugu eta arratsaldeetan lan taktikoa. Amaierarik ez zuten asteak
baina espero dezagun nahi ditugun emaitzak lortzeko ezinbestekoak izan direla.

Lau entrenamenduko asteak, eta batzutan lagunarteko partida bat edo bi ere bai. Horri esker
taldea asko indartu da aurredenboraldian Barakaldon jokatu genuen partidutik edo
Ibaizabalen aurka Euskal Koparako jokatu genuen sailkatze neurketatik. Tartean Durangon
Baque torneoa eta, amaitzeko, iragan asteburuan Logroñon izan gara Campus Prometeren
aurka neurtuz.

Egiario zor, Luis Katxik eta biok giza-taldeari ezer gutxi gehiago eskatzerik daukagu
aurredenboraldian egin duten lana kontutan hartuta. Hobeto edo okerrago jokatuko genuen,
gehiago edo gutxiago asmatuko genuen baina taldeak betiko izaera izaten jarraitzeko,
hobetzeko beti erakutsi izan duen grina erakutsi du eta hori urteari aurre egiteko
garrantzitsua da guretzat.

Asteburu honetan liga hasiko zaigu Galizian. Aurreneko partida Celtaren aurka jokatuko dugu.
Jokalari asko fitxatu badu ere hauen muina ere gutxi aldatu baita, etxeko joakalari berdinekin
jarraitzen baitute.

Aurten helburua, modan dagoen, partidaz partida joatea izango da. Liga nagusitik gatozen
arren, lehen bait lehen liga berrira egokitu behar dugu. Mailari eustea izango da helburu
nagusia. Play-off etako postuetatik gertu ibiltzea litzateke beste helburu bat, maila hankan
lurrean izanda, mailari ustea izango da gure erronka nagusia.
Azkenik, gustatuko litzaidake taldean Azpeitia eta Azkoitiako jarraitzaileengandik babes
berdina izatea. Gure ahalegina eta gogoarekin ez duzue aitzakiarik izango.

Egurre, Añares Rioja ISB!