Sammicen debut ona alternatiba askoko partida batean

img

Tim Dezelski izan zen jokalari baloratuena

Sammic Iraurgik irabazten hasi du liga mailara igo berri den Gandiaren aurka eta 73-64 gailendu da. Lehen laurdeneko hiruko saskiratzeek tarte handia eman diote talde azpeitiarrari eta partida erraza izango zela zirudien, baina bigarren laurdeneko baloi galtzeek dudak sortu ditu.

Hirugarren laurdenean bi taldeak ez dira fin ibili ea amaieran, azken laurdenean, etxeko taldeak lasaitasuna izan du 7 puntuko aldea ez baitu inoiz gutxitu. Amaieran, Valentziako taldea 9 puntuko aldeaz gailundu du Sammicek.

Talde azpeitiarrak beraz, debut ona izan du ligan nahiz eta errebotean ez den oso ondo egon. Gainera, Ander Garcia, Dezelski, Guridi eta Maiza jokalariek egindako partida goraipatu behar da, Karenaren lan isila bezala.

Iker Bueno entrenatzaileak liga irabazten hasi izanaren garrantzia azpimarratu du: "helburua ondo lehiatzea zen, hasierako minututik lehiatzen hastea eta taldeak maila erakutsi du, une askotan saskibaloi oso ona erakutsiz”.

Buenok lehiakorra izaten jarraitzeko eskaera egin du; “oinak lurrean izan behar ditugu, astean zehar lana ondo egiten bada, asteburuetan lehiakorrak izango gara seguru. Talde lehiakorra, izaera erakutsi talde bezala jokatu behar dugu”.