Xabier Chicoren balorazioa Vigon lortutako garaipenaz

img

Azken bi laurden on eginda, Añares Rioja 50-55 gailendu zen

Partida haseran bi taldeak bizi jokatzen saiatu ziren. Celtak markagailuan aurre hartu zuen (11-5) erasoan gehiago asmatu zuelako eta gu ez ginelako defensa lanean batere fin aritu. Rotazio edo jokalarien aldaketak hasterakin batera hutsak ere agertu ziren. Hiru jaurtiketei esker Añaresek aurreneko laurdena 12-12 berdinketarekin amaitzea lortu zuen.
Bigarren laurdena hastearekin batera, 0-6ko partzialari esker, markagailuan aurretik jartzea lortu genuen. Beraiek hutsartea eskatu zuten eta jarraian 7-0 partziala sart ziguten. Ondorioz guk eskatu behar izan genuen hutsartea. Defentsak eraosen aurrean nagusi ziren. Atsdenaldian etxekoak 24-23 ziren aurretik.
Atsedenaldiaren ostean, Añares indartsu kantxaratu zen eta 0-7 partzialarekin markagailuan alde nabarmena lortu ere bai, 24-30. Celtak defentsan indartsu jarraitu zuen markagailua berdinduz, 31-31. Une horretan neurketa pittin bat erotu egin zen, saskiratzea saskiratzearen atzetik, eta hirugarren laurdena gu aurretik gonela amaitu zen, 36-39
Azken laurdenari ere ezin hobeto ekin genion 0-5eko partzialarekin. . Ondorioz 36-44 aurretik zen Añares. Azken minutuetara aurretik ginela iritsi ginen baina euren hiruko batek markagailua estutu zuen, 50-52. Zorionez, ez ginen urduri jarri, eta jaurtiketa libreak gauzatuz eta erasoan lortutako errebote batekin, denboraldiko aurreneko garaipena lortu ahal izan genuen.