Añares Iraurgik ez du partida xamurra izango igandean Cortegadaren aurka

img

Partida Azkoitiko kiroldegian jokatuko da 12:00etan

Añares Iraurgik igande eguerdiko hamabietan Azkoitian jokatuko du Cortegadaren aurka LF-2ko bigarren jardunaldiko partida. Bi taldeak aurreneko liga partida irabaztetik datos. Iraurgik Vigon Celta menderatu bazuen Cortegadak, etxean, Villagarcia de Arousan Siegle XXI taldea gainditu zuen.

Igandeko neurketa beraz ez da xamurra izango. Halere, Xabier Chicoren taldea gogotsu dago zaleen aurrean bigarren garaipena pilatzeko. Defentsa sendotu eta erasoan Vigon erakutsi zuten maila erakusten badute, garaipena gertu izango da. Larraitz Larrañaga juniorra ere deialdian izango da.