Luzapenean lortu du Sammic Iraurgik garaipena Tarragonan

img

Ligako bigarren partidue 60-63 irabazi zuen

Berdintasuna izan da nagusi CB Tarragona 2017 eta Sammic ISB-k atzo larunbata jokatu zuten Ligako bigarren partidan. Bi taldeek lehen partida irabazita iristen ziren eta bigarrengoaren bila irten ziren. Partida osoan atzetik joan eta gero, Sammicek berdintzea lortu zuen eta luzapen ona baten ostean, 60-63 irabazi zuen. Gaizka Maiza, 13 puntu saskiratuta, jokalari baloratuena izan zen.