Añares Iraurgik bigarren partida ere poltsikoratu du

img

Jokalari guztiek maila bikaina eskaini zuten

Añares Iraurgik 71 eta 60 menderatu du Cortegada ligako bigarren neurketan. Xabier Chicoren taldeak neurketa bikaina eginez garaipen erosoa lortu du Villagarcia de Arousako taldearen aurka.
Añaresko neska denek maila bikaina eskeini zuten. Johnson izan zen neurketako baloratuena 25 punturekin. Saskiratzeko orduan Taylorrek 21 puntu egin ditu eta Intza Lizarazuk 17.