Añares ISB-k Ibaizabalen aurka jokatuko du liga txapelketako hirugarren jardunalduko partida

img

Neurketa Galdakaon jokatuko da larunbat arratsaldeko 18:20ean

Añares ISB orainarteko bidetik jarraitzen saiatuko da, alegia, hirugarren garaipena lortzen saiatuko da. Ibaizabalek aldiz orainarte jokatutako bi partidak galdu egin ditu eta aurreneko partida irabazten ahaleginduko da. Bi talde hauek Euskal Kopako aurrekanporaketa jokatu zuten Azkoitian eta orduan bizkaitarrak nagusitu ziren.
Chico eta Katxi entrenatzaileak baikor ageri dira. Taldea egunez egun hazten ari da eta larunbatean ere, 18:20ean hasten den partidan, defentsa sendo eta eraso bizian oinarrituta, garaipena gertu izango dute.