Sammic ISB Basket Navarraren aurka neurtuko da zilarrezko Leb ligako hirugarren jardunaldian

img

Partida igande arratsaldeko seietan Azpeitiko kiroldegian jokatuko da

Sammic ISB liga hasera bikaina egiten ari da. Gandia eta Tarragona mendean hartu ditu maila ona erakutsiz. Igandeko neurketa dirudiena baino zailagoa izango da. Nafarrek orainarte bi neurketak galdu egin dituzte, aurredenboraldian ere Sammic nagusi izan zen Basket Navarraren aurka baina iaz urrezko Leb ligan aritu zen taldea gero eta saskibaloi hobea egiten eta jokatzen ari da.
Sammicen Maiza eta Ramon bikain ari dira taldea gidatzen, kanpotik Garcia eta Guridi min handia egiten ari dira, Otieno gero eta hobeto ari da eta, barruko jokoan, Karena eta Dazelski maila bikaina eskeintzen ari dira.