Hirugarren garaipena lortu du Sammic Iraurgik

img

Basket Navarrari irabazi dio etxean, 63-56 emaitzarekin

Sammic Iraurgil Zilarraezko LEB ligako hirugarren jardunaldia jokatu du gaur Basket Navarraren aurka. Partida oso berdindua izan da, eta laugarren laurdenean erabaki da. Iraurgi agintzen hasi da baina ezin izan du markagailuan urrundu, eta Nafarroako taldeak berdintzeko aprobetxatu du. Azken laurdien bikain batean, ordea,Sammicek garaipena lortu du, 63-56. Karena, Guridi eta Maiza jokalariak nabarmendu dira.
Sammic Iraurgik Zilarrezko LEB ligako lider jarraitzen du, Xuven taldearekin batera, orain arte partidarik galdu ez duten talde bakarrak baitira. Azpeitiko taldeak Albacete bisitatuko du hurrengo asteburuan eta laugarren garaipena lortzen saiatuko da.