Añaresek ezin irabazi liderrari

img

59-73 galdu du Azkoitiko kiroldegian

LF2ko liderra zetorren Azkoitiko kiroldegira eta Añares Riojako neskek aukera bikaina zuten
partida irabazi eta sailkapeneko lehen postua berreskuratzeko. Aros Leonek, ordea, bere maila
erakutsi zuen eta 59-73 irabazi zuen partida. Erreboteetan ondo ibili arren, Añares 2 eta 3 puntuko
jaurtiketetan ez zen batera fin ibili, Leongo taldea abilago ibili zen ta hori aprobetxatu zuen partida
irabazteko. Johnson eta Taylor izan ziren etxekoen aldetik onenak. Ligako bosgarren jardunaldian,
Esplugues de Llobregatera joango da Añares Rioja Segle XXI taldearen aurka lehiatzeko.
Bartzelonakoek, Añaresek bezala, bi garaipen lortu dituzte orain arte.