Añaresek ezin irabazi Bartzelonan

img

71-65 galdu zuen Segle XXI taldearen etxean

Bartzelonara bidaiatu zuen Añares Rioja ISBk Segle XXI taldearen aurka jokatzeko. Larunbateko partida berdintasunean hasi zen eta atsedenaldira behetik joan arren, sentsazio onekin zeuden gure neskak. Hirugarren laurden txar batek ordea, tarte handia hartzea ahalbidetu zien katalanei. Hala ere, laugarren eta azken laurdenean Añaresek karakterra atera zuen eta trantsizio eta erasoko lan bikain bati esker aurretik jarri zen. Segle XXI taldeak ordea, kalitatea duela erakutsi zuen eta partida irabaztea lortu zuen, 71-65.
Añaresek hirugarren porrota jarraian jaso ondoren, hurrengo jardunaldian garaipena lortzeko lanean jarraituko du.