Hirugarrenaren bila doa Añares

img

Larunbatean jokatuko du 18:00etan Azkoitiko kiroldegian

Añares Iraurgi Bartzelonako Joventut Les Corts-en aurka neurtuko da larunbat arratsaldeko seietan Azkoitiko kiroldegian LF-2 ligako seigarren jardunaldian. Xabier Chicoren neskek azken hiru partidak jarraian galdu dituzte, horregatik, larunbatean garaipena ezinbestekoa da taldea, batez ere, moralki indartzeko. Añares maila onean ari da jokatzen baina porrotek min egiten dute. Bi taldeek bina garaipen dituzte. Harmailetako beroarekin eta babesarekin hirugarren garaipena gertuago izango da.