Sammic Iraurgik Agustinos Lecrerc-en aurka jokatuko du larunbatean

img

Partida 21:00etan hasiko da

Sammic Iraurgik Agustinos Lecrerc-en aurka jokatuko du larunbat
gaueko bederatzietan Leonen. Iker Buenoren mutilak liderra menderatu eta
bosgarren garaipena pilatuta moralez gainezka doaz Leona. Sammicek joko
erakustaldi aparta egin zuen Cambadosen aurka, defentsan zorrotz eta
erasoan azkar eta fin. Larunbatean bide beretik jarraitzen saiatuko
dira. De Cimanek ikusmin handia sortu du baina kanadiar pasaportea duen
jokalariarekin batera talde osoak maila onean aritu beharko du seigarren
garaipena lortu nahi bada.