Zamorak irabazi du partida berdindua

img

Azkenean Sammic ISB 76 - Aquimisa Zamora 78 emaitzarekin amaitu da

Orain arteko partida guztiak galduta zituen Zamorak eta Sammic Isbk espektatiba onak zituen lidergoan jarraitzeko. Hala ere markagailuan atzetik jarri da partida hasieratik eta atsedenaldira 9 puntu azpitik joan da etxeko taldea. Hirugarren laurdean poliki-poliki aldea gutxitzen joan da eta azken laurdean aurretik jartzea lortu dute azpeitiarrek lehenbiziko aldiz. Baina azken unean, azken segundoan, Zamorak garaipeneko saskiratzea lortu du. Azkenean Sammic ISB 76 - Aquimisa Zamora 78 emaitzarekin amaitu da.
Hurrengo jardunaldia prestatzea tokatzen da: "Bi egunetan beste partida dugu eta ezin dugu honekin pentsatzen jarraitu. Lehen bi zatiak kenduta, partida txukuna egin dugula uste dut eta honek, irabazteko %100 eman beharra dagoela erakutsi digu", agertu du Iker Bueno entrenatzaileak.