Asteazkeneko arantza ateratzeko mila kilometroko bidaia

img

Sammic Iraurgi Moronen aurka aurka neurtuko da larunbat arratsaldeko 18:00etan Sevillan

Sammic Iraurgi Moronen aurka aurka neurtuko da larunbat arratsaldeko seietan Sevillan. Zilarrezko Leb ligak etenik ez du. Asteazkeneko porrotaren ondoren Sammicek zutitu eta mila kilometro egin beharko ditu Moronen aurka neurtzeko. Sevillako taldeak oraingoz lau garaipen ditu eta aurreneko postuetan sailkatzeko egindako taldea da.
Iker Buenoren taldeak ez zuen asteazkenean batere egun ona izan. Urrezko garaipenak ihes egin zion. Sailkapeneko goikaldean jarraitu nahi bada Moronen aurka garaipena garrantzitsua izango da.