Neurketa gaiztoa beharrean dagoen Añaresentzat

img

Añares Iraurgi Sant Adriaren aurka neurtuko da igandean 13:00etan

Añares Iraurgi Sant Adriaren aurka neurtuko da igandean eguerdiko ordubatean Azkoitiko kiroldegian. Añaresek aurrean aurkari gogorra izango du. Bartzelonako taldea sailkapeneko hirugarrena da eta oso maila ona ematen ari da. Añaresen liga hasera oso ona izan zen baina azken partiduetan garaipena lortu ezinik dabil. Azken neurketan ere lehen zati oso ona egin zuen baina bigarren zatian, aurrez egindako lana bertan behera bota zuen.
Xabier Chicoren neskak garaipenarekin itxutu gabe partida oso bat egin beharko dute Sant Adria mendean hartu nahi badute. Taldeak zaleen babesa eskertuko du beti bezala une zailetan harmailetako beroa eskertzen baita.