Garaipen garrantzitsua Sammic ISBrentzat

img

Sevillan irabazi du Moronen aurka 49-62

Asteazkeneko porrotaren ondoren, garrantzitsua zen gaur garaipena lortzea sailkapenaren goialdean jarraitzeko eta Iker Buenoren taldeak ez du hutsik egin. Partida hasieratik aurreratzea lortu du, hirugarren laurdenean Moron zerbait gerturatu den arren, laugarren eta azken laurdenean berriro aldentzea lortu dute azpeitiarrek. Azkenean, 49-62 irabazi du. Iker Bueno entrenatzaileak talde osoaren defentsa lana nabarmendu du.
Gaurko garaipenari esker, Zilarrezko LEB ligako lehen postuetan jarraitzen du Sammicek.