Hirugarren garaipena ez da iristen

img

Añares Rioja ISBk 54 - 64 galdu du Sant Adrianen aurka

Añares Rioja ISBk hirugarren garaipena ezin lortuta jarraitzen du. Ligako lehen bi jardunaldietan garaipenak lortu ondoren, gaurko porrotarekin 2-5 balantzearekin gelditzen da Xabier Chicoren taldea.

Partida oso berdintuta hasi da, bi taldeek saskiratzeak lortuz atsedenaldira arte, 26 - 27 iritsi direlarik. Hirugarren laurdenak berdin jarraitu du baina laurdena amaitzear zela, 0-5 partziala lortu dute katalanek eta 45-47 iritsi dira azken laurdenera.

Laugarren laurdenean baloi galketa asko eta hiruko saiakerak ez sartu arren, Sant Adriak ez du lortu markagailuan aldentzea Añaresen defentsa lan onari esker. Amaieran, epaileen erabaki eztabaidagarriek partida 54 - 64 amaitzera erman dute.